Goi Argi, emakumeen elkargune eta herriko ondare
Goi Argi 1951n sortu zuten Eibarren, emakumeek elkartzeko eta beren kasa jarduteko gune bat izan zezaten. Hiru laurden mendeko ibilbidea egin du ordutik, eta emakumeen topagune izaten jarraitzen du. Belaunaldi berriak erakartzea eta elkartearen jarduna biziberritzea ditu, ordea, etorkizuneko erronka nagusi.
2026/11/05
22:18
eta kitto!
Kartak mahai gainean, solasaldia batetik bestera eta barre-algarak tarteka. Horrela egiten dute egunerokoa Goi Argiko emakumeek. 75 urteko ibilbidea duen elkarteak emakumeen topagune izaten jarraitzen du Eibarren. …eta kitto! bertan izan da, gaur egungo kideak eta haien bizipenak ezagutzeko.
Erroporaje osoa, laster etakitto.eus-en!

