Goi Argi emakumeen elkartea

Goi Argi emakumeen elkartea
2023/04/15 16:26
eta kitto!
Helburuak
67 urte pasatu dira Mercedes Kareagak Goi Argi emakumeen elkartea sortu zuenetik,Toribio Etxebarria kaleko 19. zenbakian. Gaur egun bazkide gehienak 80-90 urteak pasatuta dituzte eta arratsalde pasa, kartetan edo bingoan jokatzera joaten dira. Elkarteari haize berria emateko premia ikusita, iaz bi bazkide gazteago sartu ziren zuzendaritzan.
Euren helburua elkarteari laguntzea da, “elkartea ez desagertzeko beharrezkoa baita erreleboa egotea”. Bazkide kopuruak behera egiten du urtetik urtera –gaur egun 300 bazkide inguru dira–, eta gero eta zailagoa gertatzen zaie gastu guztiei aurre egitea. Beraz, Eibarko emakumeak animatu nahi dituzte bazkide egiteko. Urtean 50 euroko kuota ordaintzen dute eta “etxetik irteteko eta lagunartean egoteko aukera paregabea izan dezakete”. Arratsaldeetan egoten da zabalik (zapatuetan izan ezik), 17:00etatik 21:00etara, eta bertan emakume bat egoten da kafeak eta edariak zerbitzatzen eta emakumeei laguntzen. Igande eta astelehenetan tortillak eta pintxoak egiten hasi dira.

Ekintza nagusiak
1951n emakumeei formazioa emateko helburuarekin jaio bazen ere, gaur egun aisialdira bideratuta dago elkartea. Urtean egun berezienak Aratoste martitzena eta San Jose izaten dira, eta musika eta bestelakoekin ospatzen dituzte.

Helbidea: Toribio Etxebarria, 19
Telefonoa: 677 75 49 85
E-maila: esthereibar@yahoo.es