Goiatz Dutto zuzeneko sortzaileak kontzertua emango du bihar Zaizoi tabernan

Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera dohainik da.
Goiatz Dutto zuzeneko sortzaileak kontzertua emango du bihar Zaizoi tabernan
2025/01/31 23:08
eta kitto!

Goiatz Dutto&friends arituko da zuzenean bihar, 20:00etatik aurrera Zaizoi/Ez Dok tabernan (sarrera librea). Moonshine Wagon taldearen arima den Goiatz Duttok bakarkako proiektu bat sortu du, bere kantutegi eta guzti, “bizitza eta birra alaitzeko”. Bere eskuetan munizio astuna diren gitarra, mandolina eta biolinaz armaturik, entzutera doazen guztiei hegan egitea eragingo diela diote bere musika ondo ezagutzen dutenek: “Looper pedal baten bidez, instrumentu desberdinekin geruzak sortzen joaten da, banda osoa bailitzan jo arte, agertokian bera bakarrik egon arren”.