Goizetik hasiko dira Eibar-Athletic girotzeko ekitaldiak
2015/02/28
00:00
eta kitto!
Domekan, martxoaren 1ean 17.00etatik aurrera Ipuruan jokatuko den Eibar-Athletic norgehiagokaren harira, partiduaren aurretik herriko kaleak girotzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Eskozia La Brava-koek, goizetik hasita: 11.15ak aldera Untzagan txosna zabalduko dute eta, jarraian, Bihurri eta Hodei aita-semearen arteko aizkolari lehia hasiko da. Horrez gain, Patxiforrek eta Asier semeak indarrak neurtuko dituzte, baina hauek Lambretta motorren gainean. Goiz osoan umeendako puzgarriak eta giza futbolina egongo dira Untzagan eta 13.00etan ZZ Torpes-en kontzertua hasiko da. Eta Ustekabe fanfarrekoak eguerdian zein arratsaldeko lehen orduan, 15.45etatik aurrera Ipuruarako bidean kalejiran ibiliko dira.