Gran Canaria – EKD txirrindulari taldekoak Kanariar Uharteetan txapeldun
Asteburuan Kanariar Uharteetako txirrindularitza txapelketak jokatu dira Lanzaroten eta Gran Canaria – EKD txirrindulari taldekoek nagusitasun osoa erakutsi zuten kategoria guztietan.
Lorpen batzuk nabarmentzeko, larunbatean, ekainak 13, 23 urtez azpikoen errepideko proba jokatu zen eta Gran Canaria – EKD taldeko bi lagun igo ziren podiumera lehen postuetan, Daniel Lado eta Alberto Gonzalez, lehen eta bigarren postuetan hurrenez hurren.
Atzo, igandea, 23 urtez azpikoen erloju kontrako proba jokatu zen eta Gonzalezek irabazi zuen.
Taldeko txirrindulari euskaldunei dagokienez, joan den martitzenean Gervais Oroitzarrea jokatu zen, Erloju Kontrako Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketa, eta Haritz Otaegi eta Ekain Leizeaga aritu ziren bertan. Lehen erlojupekoa izan zen bientzat eta esperientzia hartzeko balio izan zien.