Gaur egingo da, 13:00ean, 'Errebal Plazia' eraikineko 101 garaje-plazen zozketa
2021/05/31
07:00
eta kitto!
‘Errebal Plazia’ erabilera anitzeko eraikinaren -2 solairuan dauden 101 garaje-plaza (horietako 26 trastelekuarekin) gaur (astelehena) zozketatuko dira, 13:00etatik aurrera, udaletxeko batzar-aretoan. Ekitaldian kontratazio-mahaiko kideek bakarrik hartuko dute parte eta jendearentzat irekita egongo da edukiera bete arte. Zentzu honetan, 40 pertsona sartu ahal izango dira. Gainera, zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez, Udalaren Youtubeko kanaletik.
Zozketa bola zenbakituekin egingo da, beraz, bola bat dago zerrenda bakoitzean dagoen pertsona bakoitzeko. Hala, 1. eta 227. zenbakien arteko bolak ‘1. zerrenda’ osatzen duten pertsonei dagozkie. Zerrenda horrek ‘A’ eremuko 227 eskaerak hartzen ditu, Errebalgo bizilagunak eta inguruko kaleetan bizi direnak. Talde horrek du lehentasuna garajeak adjudikatzeko orduan.
Udalaren web orrian, “Kontratugilearen profila” atalean, ostegunetik ikus daiteke ia 290 pertsona ingururen behin betiko zerrenda eta pertsona horietako bakoitzak zozketan izango duen zenbakia. Izen-zerrenda horiek 6 zerrendatan daude banatuta, eremuaren arabera.
Zozketa egin ondoren, bihar (ekainak 1) argitaratuko da emaitza, eta une horretatik aurrera Udala harremanetan jarriko da onuradunekin adjudikazio-prozesuarekin jarraitzeko.
Hartara, ekainean, bisitak antolatuko dira, irabazleek garaje-plazak eta trastelekuak banan-banan ikusi ahal izan ditzaten. Bisita horien helburua da onuradunek hantxe bertan ikustea dauden aparkalekuak, trastelekuak, sarbideak eta gainerako zerbitzuak, eta, horrela, aurrerago hartu beharko duten erabakia hartzeko bidea erraztea.
Onuradunei dei egingo zaie garaje soila edo trastelekua duen garajea aukeratzeko, betiere, zozketaren lehentasun-ordena errespetatuz. Hori, gaur egungo prebisioen arabera, Sanjuanetatik aurrera eta uztaileko lehen egunetan egingo da.
Hurrengo pausua bermeak itzultzea izango da, hau da, azkenean adjudikaziodun atera ez direnei edo, hala izanik ere, uko egiten dutenei utzi zituzten bermeak itzultzea.
Alkatetzak garaje plazak eta trastelekudun garaje plazak adjudikatzeko ebazpena eman ondoren —ebazpena uztailaren erdialderako emango du—, onuradun bakoitzak dagokion kanona ordaindu beharko du (bai garajea bakarrik, bai trastelekudun garajea, hala badagokio). Horretarako, hamabost egun izango ditu adjudikazioa jakinarazten zaionetik aurrera.
Horrela, abuztutik irailera bitartean emakida-kontratuak formalizatuko dira eta giltzak entregatu.
Zozketatuko diren 101 garaje-plazak (horietako 26k trastelekua dute) emakida-araubidean adjudikatuko dira 50 urterako eta Errebalgo gune berriaren -2 solairuan daude. Garaje horietako hiru mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituta daude. Garaje gehienen prezioa, salbuespenak salbuespen, 17.000 eurokoa da (12 metro karratuko garaje estandarraren prezioa), eta 3.500 eurotik gorakoa trastelekuetarako.