"Gurea birziklatzea da" kanpaina Eibarren egongo da gaur eta bihar
2017/10/27
20:11
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta birziklapena sustatzen duen Ecoembes, irabazi asmorik ez duen erakundearen eskutik herririk herri dabilen “Gurea birziklatzea da” ekimena Eibarrera ailegatu da gaur. Gaur Untzagan aurkeztu duten ekimenarekin "hondakinak murriztu, birziklatu eta berrerabiltzeari begira hartu behar ditugun eguneroko ohiturez informatu eta kontzientziatu" nahi dutela azaldu dute antolatzaileek. "Gurea birziklatzea da” ekimena gaur eta bihar egongo da Untzaga plazan (11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 19:30era) eta horren harira kalean bertan egingo diren jarduera interaktibo eta ludikoak herritar guztientzat zabalik izango dira. Aurkezpenean azaldu dutenez, "horien bidez, Euskadiren hondakinen berreskuratzeari buruzko helburuak ezagutaraziko dira, baita behar bezala birziklatzeko aholku praktikoak ere, gai horren inguruko mitoak hausten ere lagunduko dutenak".
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak nabarmendu duenez, "gaur egun zaborrera botatzen ditugun materialen zati handi bat lehengai modura ekoizpen-prozesura itzul daitezkeela, inolako arazo barik. Horiek berreskuratu eta berrerabiltzen baditugu, hondakinek ingurumena kutsatzea ekiditeaz gain, horiek fabrikatzeko baliabideak erauztea ere murriztu dezakegu. Herritarrak horrelakoekin konturatzea nahi dugu".
Arriolak esan duenez, euren sailak atzean laga nahi ditu ekonomia lineala eta ez-jasangarria, horien ordez ekonomia zirkularrari bidea zabaltzeko. Euskadin, batez beste, ontzi eta plastikoen %32 birziklatzen da, baina oraindik hobetu beharra daukagu, 2020. urterako ezarrita dagoen %55 helburua beteta ikusi nahi badugu behintzat.
.