"Guridi Rock" jaia antolatu dute zapaturako

"Guridi Rock" jaia antolatu dute zapaturako
2024/01/17 12:39
eta kitto!
Zapatu honetan, hilak 20, "Guridi Rock" jaia ospatuko dute Guridi tabernan. Zapatu iluntzea eta gaua girotzeko ekimena da. Egitaraua 20:00etan hasiko da "Poteo Rockerua"rekin. Ondoren, 22:00etan, KABA musikariaren eskutik rock bertsioak entzun eta dantzatu ahal izango dira, gehienak euskaraz. Amaitzeko, 23:30erako "Gau Girotua" iragarri dute rock musika euskaldunarekin.