Gurrutxaga eta Galartza bikotea UNIn izango da domekan eta astelehenean
'Almazenean', euskarazko emanaldia, domekan eskainiko dute
2024/03/01
18:00
eta kitto!
Antzerki Jardunaldietako ekitaldi gehienak Coliseon badira ere, honako hau Uni-Eibar Hezkuntza Esparruan eskainiko dute; hori bai, obra gehienetako ordu berean, 19:00etatik aurrera. “Almazenean” domekako emanaldia euskaraz izango da, eta asteleheneko “Almacenados” gazteleraz.
Txalo konpainiak ekarriko digun lana David Desolak sortutako komedia da eta bi antzezle besterik ez ditu izango, biak ondo ezagunak gure artean: Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarra eta Iker Galartza, Begoña Bilbao zuzendariaren aginduetara.