"Gutik Zura" dokumentala emango dute domekan Topalekuan
2019/01/26
16:52
eta kitto!
Bihar arte egongo da ikusgai "Basoen kudeaketarako proposamena, naturatik hurbil" izenburuko erakusketa Topalekuan. Oraingo honetan bisitan joateko
ordutegia ohikoa baino malguagoa izango da, tabernako atetik erakusketa ikustera
sartzeko aukera izango baita, taberna zabalik dagoen ordutegiaren barruan. Arrate Kultur Elkarteak, Kolore Guztietako Basoak elkartearekin lankidetzan antolatutako erakusketaren harira eguenean hitzaldia egin zuten eta bihar arratsaldean, berriz, proiekzioa eskainiko dute: aurreko asteaz geroztik ikus daitekeen erakusketa agurtu baino lehen, 18:00etan, “Gutik Zura” dokumentala ikusteko aukera izango da, Topalekuan bertan. Jon Maiak zuzendu
duen dokumentalaren oinarrian nekazal ingeniaria ez ezik irakaslea eta Tknikako egur arloko arduraduna den Mª Jose Barriola Baraibarrek sortu, sustatu eta zuzendutako proiektua dago.
Hona hemen aurrerapen labur bat:
https://youtu.be/6HFpf5xYics