Gutxienez hiru urte beharko dituzte San Andres eliza berriz irekitzeko
Eliza gauzatze-fasean dago orain eta egitura aztertzen dihardute sentsoreen bitartez. Aitor Zubia arkitektoa ari da lana gidatzen eta bi-hiru urte beharko dituzte lanak gauzatzeko. “Urtebete inguruko beharko dugu ikerketa egiteko, baina gauzatze-lan guztiak egiteko beharko dugun denbora ez da ziurra”, parrokoaren berbetan.
Eusko Jaurlaritzak ikerketa-fase honen zati bat ordaindu du, baina ez guztia, eta Laskurainek adierazi zuen beste bide batzuk ari direla aztertzen prozedimenduaren gastuei aurre egiteko.
Ikerketa-fasearen ondoren errehabilitazioa-fasea hasiko da, berreraikitze-lanei hasiera emateko. “Ez dakigu Aitor Zubiak gidatuko dituen lanak, ez dakigulako zein obra egin beharko diren”, Laskurainek adierazi zuenez. Dena dela, lanen kostua “altua” izango zela aipatu zuen.