Hainbat eibartar izan ziren Hiru Handiak proban
Juan Zubiaurre izan zen lehen gizonezko eibartarra eta Ibone Azkarraga lehen emakumea
2025/10/13
10:02
eta kitto!
Zapatuan, urriak 11, Hiru Handiak proba lehiatu zen. Parte-hartzailek 100,37 kilometro eta 10.530 metroko desnibela zuen ibilbidea bete behar izan zuten, eta 24 orduko epea zuten horretarako. tartean, Aizkorri, Anboto eta Gorbeako tontorrak gainditu behar izan zituzten, probaren gogortasunaren seinale.
Hainbat eibartar izan ziren Araiako irteeran eta, horietatik, Juan Zubiaurre Acha izan zen lehena Murgiako helmugan, 12:17:26 denborarekin. Lehen emakumea, bestalde, Ibone Azkarraga Zubizarreta izan zen, 18:47:32 denborarekin.
Eibartarren sailkapena