Harixa Emoten Asier Serranorekin

Harixa Emoten Asier Serranorekin
2014/11/04 00:00
eta kitto!

Asier Serrano idazle eibartarraren Abisalia liburuaren inguruko tertulia egingo dute gaur (martitzena, azaroak 4) Harixa Emoten literatur tertulietan izena emanda dutenek. Juan San Martin liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarrekin antolatzen duten tertulian, Asier Serrano bera egongo da eta, Antxon Narbaizaren laguntzarekin, mamia aterako diote liburuari, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Portalean. Hurrengo saioa abenduaren 2an izango da. Egun horretan Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat liburua aztertuko dute idazlearekin batera.