Harrera beroa egin diote Kezka dantza taldeari Iruñean

Burgoen plazan eta Gaztelu plazan egin diren emanaldiek jendetza bildu dute, eta harrera beroa eskaini diete Eibarko dantzariei.
Harrera beroa egin diote Kezka dantza taldeari Iruñean
Kezkako dantzariak Iruñeko udaletxearen aurrean. Argazkia: Amaia Visus.
2024/09/16 12:08
eta kitto!
Asteburuan Iruñean izan da Eibarko Kezka dantza taldea Arrateko ezpata-dantza bertan eskaintzen. Iruñeko Duguna udal dantza taldeak 75. urteurrena ospatzen du eta Iruñeko alde zaharra dantzaz bete dituen jaialdian parte hartzera gonbidatua izan da Kezka dantza taldea. Burgoen plazan eta Gaztelu plazan egin diren emanaldiek jendetza bildu dute, eta harrera beroa eskaini diete Eibarko dantzariei.
 
Kezkako dantzariez gain honako talde hauek partea hartu dute jaialdian: San Lorenzoko dantzariak (Iruñea), Igartzako ezpata-dantzari eta erraldoiak (Beasain), Gamere-Zihigako dantzariak (Zuberoa), Ball de Bastons de Tarragona (Tarragona), Ezpelur erraldoien konpartsa (Barañain), Iruñeko erraldoien konpartsa (Iruñea) eta Duguna - Iruñeko dantzariak (Iruñea).