Hasi da Eibarko XXII. San Andres Pintxo Lehiaketa
21 tabernak hartuko dute parte gaur eta bihar egingo den lehiaketan, Arrate Kultur Elkarteak antolatuta.
2026/10/28
11:26
Irati Alvarez Malaxetxebarria - Silbia Hernandez
Eibarko XXII. San Andres Pintxo Lehiaketa gaur hasi da, eta bihar arte izango da herriko 21 tabernatan pintxo lehiakideak dastatzeko aukera. Arrate Kultur Elkarteak antolatu du ekimena, Eibarko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.
Aurtengo edizioan Amesti, Azkena, Baisi, Baratze Gourmet, Beleko, Bodega, Bossa, Bulebum Chido, Chic, Gure Kaiola, Gure Leku, Kontent, Koskor, Kultu, Lusai, Moxo, Super Trouper, Topa-leku, Trinkete eta Txomo tabernek hartuko dute parte.
Arrate Kultur Elkarteak eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartzen ari diren ostalariei, eta herritarrak pintxoak dastatzera animatu ditu.





