Hasi da Harixa Emoten

Hasi da Harixa Emoten
2014/10/07 00:00
eta kitto!

Ana Jakaren Ez zen diruagatik liburuarekin hasi dira literatura saioak gaur (urriak 7) Portalean. …eta kitto!-k eta Liburutegiak elkarlanean antolatutako saioetan liburuen egileek ere hartuko dute parte, Antxon Narbaizaren gidaritzapean. Azaroan Asier Serrano (Abisalia) eta abenduan Miren Agur Meabe (Kristalezko begi bat) idazleen txanda izango da.