Hasi da Martin Zalakain 2020 bira: urtarrilaren 18an Elgoibarren izango dira
2020/01/09
17:50
eta kitto!
Antzerkia, literatura, musika eta dantza batzen dituen Argia dantzari taldearen “Martin Zalakain” ikuskizuna Elgoibarrera ailegatuko da laster. Izan ere, datorren urtarrilaren 18an Olaizaga kiroldegian eskainiko dute emanaldia, 20:30ean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Kutxabanken bidez. Juan Antonio Urbeltzen eta Ander Lipusen gidaritzapean sortutako ikuskizunean Eibarko Kezka dantza taldeak hartzen du parte, Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba), eta Arkaitz (Añorga) dantza taldeekin batera.
Arrakastaz abiatu du 2020 urtea Martin Zalakainek Gasteizen. Harrera bero-beroa eskaini diote gasteiztarrek ikuskizunari eta kultura eta politikaren alorreko hainbat ordezkarik gozatu eta gorapaitu dute emanaldia: Bernardo Atxaga, Mikel Urdangarin, Jozu Zabala "Hertzainak", Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea edo Iñigo Urkullu Lehendakaria bera ere.