Hasi dira Bittor Sarasketa kaleko epaitegi zaharra konpontzeko lanak
2022/07/19
06:57
eta kitto!
Bittor Sarasketa kaleko epaitegi zaharra moldatzeko lanak hasi dira. Atzo bertan kendu zuten eraikina inguratzen zuen aldamioa eta perimetroa hesiekin inguratu dute. Hori dela eta, aparkatzeko toki batzuk kendu behar izan dituzte inguruan.
Gazteentzat 19 apartamentu egingo dituzte bertan, alokairu erregimenean Eibarren bizi diren gazteei aldi baterako eskaintzeko. Hiru solairu izango ditu eraikinak eta solairu bakoitzean sei apartamentu egongo dira, haietako bost logela batekoak izango dira eta bat bi logelakoa. Logela bateko etxebizitzen azalera 35 eta 39 metro kuadro bitartekoa izango da eta bi logelako etxebizitzek 58,5 metro kuadro izango dituzte. Etxebizitza egokitu bat ere egingo da eraikinaren etxabean eta 57,62 metro kuadro izango ditu. Bestalde, apartamentu guztiek terraza txiki bat izango dute.