Hasi dira Bustinduitarren kaleko berrurbanizazio-lanak
2025/10/09
12:32
eta kitto!
Eibarko Udalak abiatu ditu Bustinduitarren kaleko 20 eta 8 atarien arteko berrurbanizazio-lanak. Proiektuak 352.076 euroko aurrekontua du, eta helburu nagusia da oinezkoentzako irisgarritasuna bermatzea, gaur egun kaleak duen aldapa handiak eragiten dituen zailtasunak gaindituz.
Lanek espaloietan, arrapaletan, zerbitzu-sareetan eta aparkalekuetan izango dute eragina. Proiektuaren bidez, espaloia handitu eta bi zatitan banatuko da: alde bat arrapala jarraitu moduan diseinatuko da, eta bestea eskailera-mailekin eta plano horizontalekin. Udalaren arabera, obra horiei esker, sarbide seguruagoa eta erosoagoa izango dute mugikortasun urriko pertsonek, gurpil-aulkien erabiltzaileek eta haur-orgatxoak dituzten familiek.