Hasi dira Eibarko Toribio Etxebarrian, anbulatorio ondoan, lurpeko edukiontziak berritzeko obrak
2022/05/18
09:32
eta kitto!
Toribio Etxebarria 29an, lurpeko edukiontzi berriak jartzeko lanak egiten hasi da Mankomunitatea aste honetan. Hauek amaitzen direnean, Eibarko lurpeko edukiontziak berritzeko lanak amaitutzat emango dira; Urkizu, Bidebarrieta eta Errebal puntuetako lurpeko edukiontziak martxan daude dagoeneko.
Toribio Etxebarrian orain arte eginda zeuden zuloak aprobetxatuko diren arren, dagoeneko dauden zuloetan ez da ekipamendu berria sartzen eta zulaketa obra bat egin behar da lehenik. Horretarako, Mankomunitateak obra eremua zehaztu du hesiekin eta eginda zeuden zuloak garbitu ditu. Ondoren, proiektuaren indusketa lan orokorrak egingo dira eta sare baten bidez babestuko da zulatutako azalera. Jarraian, hormigoi armatuzko hormak eraitsiko dira, zuloak handitzeko, eta zimendu lauza jarriko da. Oinarria eta zuloaren elementu bertikalak garbitu ondoren, hormigoizko horma perimetralak iragazgaiztuko dira eta, prestaketa lanak egin ondoren, ekipamendu berria instalatuko da.
Martxoan hasi ziren Eibarko lurpeko edukiontziak berritzeko lanak, eta dagoeneko amaitu dira puntu guztietan, Toribio Etxebarria 29n izan ezik. Urkizu, Bidebarrieta eta Errebal puntuetan, erabilgarri daude lurpeko edukiontzi berriak. Lanak egin bitartean lurrazaleko edukiontziak jarri ziren behin behinean hiru puntuetan. Eta, lurpeko edukiontziak martxan jarri ondoren, gainazalekoak egun batzuetan mantendu dira lurpeko edukiontzi berriek ondo funtzionatzen dutela bermatu arte.
Jarri diren lurpeko edukiontziek aurretik zeudenen gaitasun berberak dituzte, baina teknologia berriagoarekin eta funtzionamendu mekaniko desberdin batekin, erresistenteagoa dena, matxurak ekiditeko.