Hasi dira Sansaburu 1 eta 3, Bista Eder 12 eta Errekatxu 4 zenbakietako eraikinak botatzen
2022/02/28
10:54
eta kitto!
Eibarko Udaleko Obra Sailak duela gutxi jaso du Loiola enpresa sustatzaileak Bista Eder, Errekatxu eta Sansaburun egingo dituen lanen egutegia, Errekatxuberri bizitegi-sustapen berria eraikitzeko obretarako. Gaurtik aurrera, otsailak 28, hasiko dira Sansaburuko 1 eta 3 eraikinak eta Errekatxuko 4. zenbakia eraisteko aurretiazko lanak: bertako bizilagunek etxeak laga dituztenez, eraikin horien barrualdea hustuko dute, eta, martxoaren bigarren hamabostalditik aurrera, hasiko dira eraisteko lanak. Bista Ederreko 12. zenbakiko lanei dagokienez, geroago egingo dira.
Horrela, lanen lehen fase honetan, eta segurtasun-kontu bat dela eta, itxi egingo da Portalea Kultur Etxearen ondoan dauden eskaileretarako sarbidea, Bista Eder kalea Eulogio Garate eta Mutiolarekin lotzen duena. Puntu horretan bertan dagoen igogailuari dagokionez, une oro egongo da martxan, eremu horretan oinezkoen joan-etorria bermatzeko. Gainera, Eulogio Garate eta Errekatxu kaleen arteko oinezkoentzako pasabidea ere itxiko da.
Era berean, ibilgailuen zirkulazioari dagokionez, goian aipatutako eraikinak eraisteko lanen lehen hilabeteetan, Errekatxuko errepidea eten egingo da aldizka oinezkoen eta ibilgailuen joan-etorria, Errekatxuko 4 zenbaki-inguruaren eta Bista Eder kalearen artean; izan ere, une batzuetan, eta obraren beharren ondorioz, errepidea itxi egingo da.
Hala eta guztiz ere, sustatzaileak Obra Sailera bidalitako informazioaren arabera, obren garapenak eta aldamioak jartzeko premiak errepidea maiatzaren 2tik aurrera erabat ixtea ekarriko dute, Arane Eulogio Garaterekin elkartzeko eraikiko den errepide berriaren ondorioz.
Hala, sustatzailearen aurreikuspenen arabera, hemen zehazten diren trafikoari eta oinezkoei eragingo dieten afekzioek bidea eraisteko eta eraikitzeko lanak amaitu arte iraungo dute; eraiste-lanak azaroan amaitzea espero da.
Azkenik, eta sustatzaileak emandako obra-egutegian oinarrituta baita ere, ekainaren 1etik aurrera Bista Eder 12. zenbakiko orubean eraikin berri bat eraikitzeko lanak egingo dira.