Haur Hezkuntzako irakasleriari zuzendutako Jardunaldia hartu du Hezkuntza Esparruak
Aurreikuspen guztiak gaindituta, plaza guztiak bete ziren eta bostehun maisu-maistrek hartu zuten parte Unibertsitate Laboraleko areto nagusian eginiko Jardunaldian, bereziki Haur Hezkuntzako irakasleriari zuzendutakoa.
Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiak antolatua eta “Haurraren hizkuntza-identitatea loratzen” izenburupean, unibertsitateko irakasle eta ikerlari desberdinek aritu ziren hizlari modura goizeko jardunean zehar: jolasa eta hizkuntza uztartu zituzten HUHEZIko Itziar Arregi eta Eider Salegik, eta hizkuntzaren gaineko ikerketa desberdinen berri eman zuten EHUko Maider Huarte eta Mikel Iruskietak.
Ahozko transmisioa hizpide izan zuten Miriam Mendoza eta Imanol Arabaolazak eta mahai-inguru batek eman zion amaiera juntadizoari.
(Argazkiak eta testua: Estibalitz Gonzalez)