Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, Hans Christian Andersen idazlearen omenez
Gaur, apirilak 2, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta, urtero bezala, IBBY Haur Liburuaren Nazioarteko Erakundeak mezu bat prestatu eta zabaldu du. Juan San Martin Eibarko Udal Liburutegiak jakinarazi duenez, Eiko Kadono idazle japoniarrak idatzi du poema formatuan emandako mezua, eta ilustrazioak Nana Furiyak sortu ditu. Ipuin Bidaiari batek lehenengo pertsonan kontatzen du mezua, hegan egiten du eta entzuten denean entzulearen barruan habia egin, eta berriro sortzen da.
Gaurko egunez jaio zen Hans Christian Andersen ipuingile daniarra, eta horregatik ospatzen da gaur Haur Liburuaren Eguna. Ahatetxo itsusia, Erpurutxo eta Sirenatxoa dira bere narrazioetako batzuk. Haur literaturaren eremuan ematen den sari garrantzitsuenak ere, Andersenen izena darama.