Haurreskolen itzulera planean haurrak erdigunean jartzeko eskatu dute sindikatuek
2020/06/16
10:10
eta kitto!
LAB, ELA eta Steilas sindikatuek haurreskolen itzuleran haurrak erdigunean jartzeko exijitu dute gaur goizean Haurreskolak Partzuergoaren egoitzan, Eibarko Hezkuntza Esparruan. “Negoziazio eza, inprobisazioa eta planifikazio-falta nabariak dira haurren itzulera diseinatzerakoan”, aipatu dute sindikatuek. “Partzuergoak familiei bidalitako gutun baten bidez haurren arretarako haurreskolak irailera arte ez zituela zabalduko iragarri eta astebetera, ekainaren 8an, oraindik ere alarma egoeraren 3. fasean egonik, haurreskolen irekiera baimendu zuen”.
Sindikatuen ustez erabaki honekin, “berriro ere”, interes ekonomikoak jarri dituzte hezkuntza-komunitateko partaide txikienen, hezitzaileen eta, oro har, jendartearen segurtasunaren aurretik. “Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sistematik kanpo utzi du berriz ere 0-3 zikloa, eta irizpide pedagogiko eta haurren zein langileen ongizatearen gainetik, interes ekonomikoak lehenetsi ditu”, euren ustez.
Sindikatuek itzulera-plana adostua izan behar dela eta hainbat puntu jaso behar dituela exijitzen dute. “Batetik, ikasturte amaierarako prebentzio-plana. Bigarrenik, haurrentzako egokitzapen aldia. Hirugarrenik, ratioen jaitsiera. Eta azkenik, hurrengo ikasturteari begira, egon daitezkeen egoeretara egokituta prebentzio-plan desberdinak prestatzea nahi dugu”, esan dute.