“Heisenberg” antzezlanarekin hasiko da Udal Euskaltegiaren 40. urteurrena
Ramon Agirrek eta Naiara Arnedok antzeztuko dute barre eragingo digun lana
2025/03/03
10:27
eta kitto!
Aurten betetzen ditu Udal Euskaltegiak 40 urte eta, Eibarko Udalak antolatutako XLVIII. Antzerki Jardunaldien barruan, Heisenberg antzezlana izango da ospakizunetako lehenengo ekitaldia. Martxoaren 9an arratsaldeko 19:00etan eskainiko dute lan hori, Uni-Eibarko Hezkuntza Esparruan. Bertan Ramon Agirrek eta Naiara Arnedok antzeztuko dute barre eragingo digun lana. Udal Euskaltegitik diotenez, “hau ospakizunen hasiera besterik ez da izango. Ikasturtean zehar beste hainbat jarduera eta ekintza antolatuko dira, batzuk Euskaltegiko ikasleei zuzenduta eta beste batzuk, berriz, irekiak izango dira, herritar guztientzat”.