'Helduentzako ipuinak: Hariak, jostorratzak eta zauriak', gaur Andretxean
2025/11/26
11:42
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Azaroaren 25eko programazioaren barruan, gaur —azaroak 26— “Helduentzako ipuinak: Hariak, jostorratzak eta zauriak” ahozko narrazio-saioa egingo da Andretxean, 18:00etatik 19:30era. Mireia Delgado Exposito ipuin kontalariak ikuspegi feminista duen kontakizun hunkigarri eta umoretsua eskainiko du.
Narrazioak loturen indar ikusezinak, hausturak eta zaurien sendatzeko prozesua jorratzen ditu, hariak eta jostorratzak metafora gisa erabiliz. Ekilibrista izan nahi duen elefante baten istorioarekin hasi eta zauriak josteko "errezeta" bereziarekin amaitzen da, entzuleak hunkitu eta barrea eragitea uztartuz.
Saioa euskaraz izango da eta helduei zuzenduta dago.