Helmholtz organoari eskainitako kontzertu berezia eskainiko dute bihar Coliseoan
2021/11/29
12:28
eta kitto!
Helmholtz CV Church organo eibartarra eraiki zeneko 60. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia egingo da bihar, San Andres egunean. Coliseoan izango da, 20:00etatik aurrera, eta sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin). Aldez aurretik zein egunean bertan eros daiteke. Helmholtz organoaren omenezko kontzertuan Juan Luis Aguirre eta Kezka Dantza Taldea, Mikel Azpiroz eta Elkano Browning Cream, Julián Maeso, Olatz Salvador, MZM (Maite Arroitajauregi, Zaloa Urain, Miren Narbaiza), Quico Puges, Iraide Ansorena eta Mikel Erentxun arituko dira.