Hemezortzi musika emanaldi eskainiko dira urritik abendura arte

Hemezortzi musika emanaldi eskainiko dira urritik abendura arte
2013/10/08 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 8) aurkeztu dituzte Portalean urritik abendura arte Eibarren eskainiko diren musika emanaldiak. Esther Kareaga Kultura-Euskara zinegotzia, Jose Luis Gonzalez Poxpolo kultura teknikaria, Usartza Txistulari Bandako Javier Zorrakin, Cielito Musika Bandako Iñaki Orbegozo eta Pedro Palacin, Andres Egiguren Orkestrako zuzendaria batu dituen aurkezpen ekitaldian esan dutenari jarraituta, "urrian hasi eta urtea amaitu bitartean Eibarren 18 kontzertu eskainiko dira, horietako sei Musikaldiaren egitarauaren barruan. Horiekin batera Patricia Kraus blues abeslariak bere lanik berriena aurkezteko kontzertua emango du eta Norvegiako The Launderettes taldearen emanaldia hartuko du Portaleak, herrialde horri eskainitako kultura jardunaldien testuinguruan. Organo kontzertu bik, Sostoa abesbatzak Verdiri eskainitako emanaldiak, Cielito Musika Bandaren kontzertuek, Usartza Txistulari Bandarenak, 45. Tolosako Abesbatza Lehiaketara joango diren lau talderen kontzertuek eta Trio Medianoche, hiru eibartarren eskutik Latinamerikako musika eskaintzen duen taldearen lehen emanaldiak biribilduko dute musika eskaintza". Gaur aurkeztutako programa aste honetan bertan abiatuko da, barixakuan (hilak 11) 20.30etan Pedro Palacinek zuzenduta Andres Egiguren Orkestra osatzen duten gazteek, Disei taldeak lagunduta Coliseoan emango duten kontzertuarekin (sarrerak 7 eurotan salgai). Jarraian, antolatutako emanaldiak noiz eta non izango diren irakur dezakezue:

- Urriak 11, barixakua
20.30.- Andres Egiguren Orkestra + Disei. 7 euro. Coliseoan.

- Urriak 13, domeka
12.30.- Cielito Musika Bandaren kontzertua. Coliseoan.

- Urriak 18, barixakua
20.30.- Usartza Txistulari Bandaren ganbera-kontzertua. 5 euro. Coliseoan.

- Urriak 26, zapatua
20.30.- Carmina Children's Choir (Txekia). 3 euro. Coliseoan.

- Urriak 27, domeka
20.30.- KUP taldea (Euskadi). 3 euro. Coliseoan.

- Urriak 28, astelehena
20.30.- Daarler Vocal Consort (Alemania). 3 euro. Coliseoan.

- Urriak 24, eguena
20.30.- Patricia Kraus, Canciones desnudas lana aurkezten. 15 euro. Coliseoan.

- Urriak 25, barixakua
19.30.- The Launderettes (Norvegia). Portalean.

- Urriak 27, domeka
12.30.- Cielito Musika Bandaren kontzertua. Coliseoan.

- Azaroak 1, barixakua
20.30.- Pequeños de la Jorcam (Madril). 3 euro. Coliseoan.

- Azaroak 9, zapatua
20.00.- Organo kontzertua. San Andres elizan.

- Azaroak 23, zapatua
00.00.- Santa Zezilia Serenata, Cielito Musika Bandaren eta Usartza Txistulari Bandaren eskutik.

- Azaroak 24, domeka
12.30.- Cielito Musika Bandaren kontzertua. Coliseoan.

- Azaroak 30, zapatua
20.30.- Sostoa & Opera Divertimento: Viva Verdi. 10 euro. Coliseoan.

- Abenduan
Organo kontzertua, Sostoa eta Juan Luis Anguinarekin, Karmeliten 50. urteurrenaren harira.

- Abenduak 15, domeka
Cielito Musika Bandaren kontzertua. Coliseoan.

- Abenduak 20, barixakua
20.30.- Trio Medianoche (Pedro Bartra, Bernardo Aguilera eta Jesus Mari Bastida, Omar Mostefak perkusioan lagunduta). 10 euro. Coliseoan.

- Abenduak 22, domeka
12.30.- Usartza Txistulari Bandaren kontzertua. Coliseoan.