Herriko ostalaritzak bizi duen egoera salatzeko manifestazioa deitu du San Andres egunerako

Herriko ostalaritzak bizi duen egoera salatzeko manifestazioa deitu du San Andres egunerako
2020/11/25 eta kitto!
Eibarko ostalaritzak manifestazioa deitu du astelehenerako, San Andres egunerako, COVID-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz sektoreak bizi duen egoera larria salatzeko eta konponbideak eskatzeko. Horrekin batera, dirulaguntza “duinak” exijituko dituzte. Untzagatik abiatuko da manifestazioa, 12:00etan, “Ezin dugu gehiago” goiburuari jarraituta.