Herriko tabernari gehienek ateak zabaldu dituzte, Eibar kolore gorritik laranjara igarotzean
2020/12/15
15:20
eta kitto!
Atzoko intzidentzia-tasa 473,46 zegoela eta, Eibar semaforo gorritik laranjara igaro zen eta, beraz, gaurtik aurrera tabernak zabaltzeko baimena daukate gure herriko ostalariek eta hala egin dute gehienek, nahiz eta batzuek nahiago izan duten egun batzuk itxaron ateak zabaldu aurretik, kutsatu kopuruaren datuen eboluzioa nolakoa den ikusteko. Gaurko datuen arabera, intzidentzia-tasak beheranzko joerari eusten dio gurean eta gaur 469,79an dago.
Ez da hori izan gaurko albiste on bakarra, COVID-19ak kaltetutako Eibarko 108 ostalaritza establezimenduk Udalak martxan jarritako laguntza-lerro berezia jasoko dutela jakinarazi dute eta. Udalak 100.000 euro jarri ditu programa honetarako, "osasun krisiak sektore kaltetuenetako batean eragindako ondorioak arintzeko" asmoz. Horrela, dirulaguntza hori jasotzeko Udalak ezarritako baldintzak bete dituzten tabernek eta jatetxeek 500 eta 850 euro bitarteko laguntza jasoko dute.