Herritar guztientzat zabaldu dute “Argazki baten istorioa” bisita gidatua
2016/04/14
18:44
eta kitto!
Indalezio Ojangurenek egindako argazkia oinarritzat hartuta, Nerea Alustiza historialariaren eskutik bisita gidatuak egingo dira udaletxean eta, DBHko ikasleentzat ez ezik, herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Bisitak hiru atal izango ditu: udaletxearen aurrean Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zenekoa azalduko da; ondoren photocall-a egingo da udaletxeko patioan, emakumeak bozka ematen erakusten duen argazkiaren erreprodukzioarekin batera. Argazkia azalduko da eta baita II. Errepublikan emakumeek lortu zituzten eskubideak ere; eta amaitzeko udaletxeko balkoia bisitatuko da. Bisitak 40 minutuko iraupena izango du eta udaletxeko sarreran, arkupeen aldamenean ipini duten argazkiaren ondoan hasiko da. Jarraian bisita egunak eta orduak dauzkazue:
- Apirilak 21ean (eguena) eta 22an (barixakua), 19:00etan eta 20:00etan.
- Apirilak 23an (zapatua), 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean.
- Apirilak 24an (domeka), 12:00etan eta 13:00ean.
- Apirilak 28an (eguena) eta 29an (barixakua), 19:00etan eta 20:00etan.
- Apirilak 30 (zapatua), 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean.