Hikak “Zorretan” lana aurkeztuko du bihar Antzerki Jardunaldietan

Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran eta Iñake Irastorza aktoreak izango dira protagonista
Hikak “Zorretan” lana aurkeztuko du bihar Antzerki Jardunaldietan
2025/04/07 13:08
eta kitto!

Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran eta Iñake Irastorza aktoreekin osatutako 70 minutuko tragikomedia hori ikusgai izango da bihar, martitzena, Coliseon arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Agurtzane Intxaurragak zuzendutako “Zorretan” lana aurkeztuko du, modu horretan, Hika konpainia gipuzkoarrak. Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurduak edo surrealistak gertatuko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren arteko narrazio hautsi batean. Bien bitartean, amaren presentziak ukitu absurdua eta magikoa gehituko dio amatasunaz, zaintzaz eta maitasunaz hitz eginez.