Hilaren 27an jarriko dituzte salgai Antzerki Jardunaldietako sarrerak
2024/01/03
13:07
eta kitto!
Otsailaren 14an hasiko da Eibarko Antzerki Jardunaldien 47. edizioa eta hilabete honen amaieran jarriko dituzte sarrerak salgai, 27an hain zuzen ere. Sarrerak aurrez aurre erosteko, hilaren 25ean eta 26an hitzordua eskatu beharko da eta 27an, 28an eta 29an Coliseo antzokian eskuratu ahal izango dira. Sarrerak online erosi nahi izanez gero, 27tik aurrera egongo dira salgai baita ere.
Aurtengo edizioan, Rafael Alvarez ‘El Brujo’ eta Anabel Alonso aktoreak izango dira izen nagusiak. ‘El Brujo’ matxoaren 14an egongo da Coliseon ‘El viaje del monstruo fiero’ antzezlanarekin; eta Alonso, berriz, ‘La Celestina’ lanarekin etorriko da.
Datozen asteotan emango dute egitarauaren berri.