Hilaren 28ra arte onartuko dituzte Toribio Echevarria Sarietarako hautagaitzak
2021/06/21
14:13
eta kitto!
Ekainaren 28ra arte luzatu dute Toribio Echevarria Sarien 31. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea. Aurrekoetan bezala, Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa erakundeak antolatutako sariak bi kategoriatan bereiztu dituzte edizio honetan ere: “Enpresa-asmoak” eta “Enpresa berria”. Sari horietako bakoitzak 10.500 euroko babes ekonomikoa du, eta laguntza, prestakuntza eta aholkularitzako programak baliatzeko aukera ematen du. Era berean, beste sari batzuk ematen zaizkie ekintzailetza-ekimenei, horien garapen teknologikoa edo nazioartekotze-prozesua babesteko. Sari horiekin batera, iaz Udalaren eskutik sortu ziren bi sari bereziei, “Eibarko enpresa” eta “Espezializazio estrategikoa” izenekoei eutsiko zaie deialdi honetan ere.
Sariei buruzko informazio guztia www.toribioechevarria.com helbidean dago eskuragarri.
Sariei buruzko informazio guztia www.toribioechevarria.com helbidean dago eskuragarri.