Hile osorako zine-bonua sortzeko proposamena egin du EH Bilduk
2022/09/19
11:20
eta kitto!
2023rako Tasa proposamenen barruan, hileko zine bonu bat sortzea proposatu du EH Bilduk. 12 euro balioko luke eta hilabeteko zine emanaldi guztietara joateko aukera emango luke. Asmoa “Coliseoko zinemako sarreren prezioa merketzea, zine zaletasuna areagotzea, kultura sustatzea eta kulturaz gozatzeko eskubidea zabaltzea” da. Proposamenaren arabera, herritarrak interesatzen zaion hilabetean erosi ahalko luke bonoa, hilabete horretako zine emanaldi guztiak ikusteko eta emanaldi bakoitzarengatik euro bat ordainduko luke. Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat 10 euroko tarifa berezia sortzea ere planteatu dute. Gainera, ez litzateke bonu nominala izango, pertsona batek baino gehiagok erabili ahal izateko.