Hiperasia taldekako erakusketa Portalean ikusgai
Barixakuan inauguratu zuten Portalean, erakusketa aretoan Hiperasia izenburuko erakusketa. Martxoaren 4ra arte ikusgai egongo den erakusketan 21 artistaren artelanak batzen ditu. Artista gehienak Debabarrena eta Debagoienakoak dira eta tartean eibartar asko daude. Fernando de Vicente, Peio Alberdi, Marina Barrena, José Antonio Azpilikueta, Vicente Iriondo, Alberto Ibañez, Aitor Etxeberria, José Félix Igartua, J.R. Elorza, Juan Luis Baroja Collet, Marino Plaza, Mikel Campo, Bárbara Stammel, Keixeta, Aitor Sarasketa, Ricardo Azkarkorta, Bingen de Pedro, Iñigo Arregi, Juan Luis Goikolea, Asier Laspiur eta José Arana dira parte-hartzen duten artistak eta euren lanak ohiko ordutegian, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara ikusteko aukera dago.