Hirigintza Aholku Batzordeak EAJren Estaziño Intermodalaren proiektua HAPO berrian sartzea babestu du
2022/10/24
10:22
eta kitto!
Josu Mendicute EAJ-PNV-ren udal bozeramaileak barixakuan egindako agerraldian azaldu zuenez, “alderdi jeltzaleak proposatutako geltoki intermodala jasoko du ziur aski HAPO berriak, horixe baita adostasun zabalena duen proiektua. Hainbat urtez alderdi politikoen arteko tirabirak sortu baditu ere, aurten erabateko babesa lortu du Hirigintza Aholku Batzordean”. Batzorde honek Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berritzea du helburutzat, eta bertan parte hartzen dute herriko hainbat eragilek, tartean alderdi politiko guztiak.
Mendicute pozik agertu zen proiektuaren inguruan lortu den adostasun zabala dela eta: “Garrantzitsuena da honezkero eragile guztiak lerrokatu garela ideia horren inguruan. Ideia egia bihurtzeko garaia da orain. Eta ideia hori gauzatzeko tresna EAJ da. Maiatzeko hauteskundeak irabazten baditugu, datorren agintaldian martxan jarriko dugun egitasmoa izango da, zalantza barik”.
Aholku Batzordean parte-hartzen dute udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, eta baita hiriko elkarte askotako ordezkariek ere. Tartean daude EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu eta Podemos alderdiak; Baso Biziak, Merkatarien Elkartea, Merkatarien Federazioa, IMP Ipurua Merkatu Plaza, Errebal Bizirik, La Plazoleta, LAB edo Andirao Baserritarren Elkartearekin batera.
Udalak subkontratatutako enpresak hiru kokapen proposatu zizkion batzordeari autobus geltokia egiteko: Azitaingo gasolindegia, Otaola hiribidea eta Estaziño-Matsaria. Azken honek (eta ez besteek) talde guzti-guztien babesa lortu zuen. Jeltzaleen berbetan, “beraz, pentsatzekoa da hori izango dela Udalaren etorkizuneko aukera”.
Geltokiaren kokapenaren inguruan lortutako adostasun zabala 2019-2023 agintaldiko albisterik onena dela uste du Mendicute: “Agintaldi gogorra izaten ari da, ez soilik pandemiagatik. Hiri mailan ere hainbat ezbehar izan ditugu, Arraguetako etxeen erorketa edo El Corte Inglés-aren itxiera, adibidez. Kontestu horretan, hiriaren etorkizunerako hain garrantzitsua den gai baten inguruan adostasuna lortu izana albiste ezin hobea da”.