Hiru eibartar finalista gaur abiatuko den Asier Errasti jaialdian
Plano Corto elkarteak antolatutako Asier Errasti Eibarko XV. laburmetrai jaialdiko proiekzioak gaur (astelehena, hilak 10) hasiko dira Coliseo antzokian: barixakura arte, egunero emango dute aurtengo lehiaketara aurkeztutako 400 lanetako aukeraketa bat (20.00etan), tartean finalista geratu diren laburmetraiak.
Aurtengo Javier Agirresarobe sari nagusirako finalistak hauek dira: "Safari" (Gerardo Herrero), "Todo un futuro juntos" (Pablo Remon), "El corredor" (Jose Luis Montesinos), "Similo, Zacarias & MacGregor" (Espes, Tanit Fernandez Ciria / Isaac Rodriguez Ramos), "El mal amor" (Julio De La Rosa), "Lovearthcam" (Aitor Marin Correcher), "Alex" (Laura Garcia Alonso), "Epitafios" (Maria Ballesteros), "No tiene gracia" (Carlos Violade), "Los cachorros" (Guillermo Magariños), "El amor me queda grande" (Javier Giner), "Bikini" (Oscar Bernacer), "0,60 MG" (Gerard Martí Rodriguez), "Serori" (Pedro Collantes), "Nena" (Alauda Ruiz de Azua), "Primerisimo primer plano genital" (David Planell), "Soroa" (Asier Altuna), "Anomalo" (Aitor Gutierrez), "Don Miguel" (Kote Camacho), "Un lugar mejor" (Moises Romera Perez / Marisa Crespo Abril), "Jack" (Alonso J. Lujan) eta "You & Me" (Rafa Russo). Animazioan, "Canis" (Marc Riba / Anna Solanas), "Orbitas" (Jaime Maestro), "Sailor's grave" (talde-zuzendaritza), "Cuerdas" (Pedro Solis) eta "Zepo" (Cesar Diaz Melendez) aukeratu dituzte. Euskerazkoen artean, berriz, "Hubert Le Blonen azken hegaldia" (Koldo Almandoz), "Zarautzen erosi zuen" (Aitor Arregi), "Aitona Amantagorria" (Kepa Errasti) eta "Otsoko" (Ander Iriarte). Eta eibartar finalistak "3502" Maialen Belaustegi Lapeyra, "Encurtios Lopez" (Oscar Lopez de Zubiria) eta "Colillas" (Cruz Noguera).
Finalista geratu direnen artean Javier Agirresarobe saria zeintzuk jasoko duten, berriz, hilaren 15ean, zapatuan, esango dute epai-mahaikoek, 19.30etan Portaleko areto nagusiak hartuko duen sari banaketa ekitaldian bertan. Jaialdiari buruzko informazio guztia www.planocorto.es helbidean kontsultatu daiteke.