"Hiru Itsasargi", Fernan Calvo eibartarraren dokumentala emango dute gaur Coliseon CIMASUB zikloaren baitan
2023/12/15
18:37
eta kitto!
CIMASUB Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 23/24 Tourraren eskutik, gaur 19:00etatik aurrera ur azpian grabatutako irudi ikusgarriekin gozatzeko aukera izango da, Coliseo antzokian. Sarrera doan da. Gaurko emanaldian Fernan Calvo eibartarrak, Nerea eta Xavi lagunekin batera grabatutako lehen dokumentala, Hiru Itsasargi izenburukoa ikusteko aukera izango da: 37 minutuko iraupena du lanak, eta egileen berbetan, “50 urte bete eta itsasoari begi nerabeekin begiratzen dioten hiru pertsonaren istorioa da hau. Felix Rodriguez de la Fuente eta Jacques Cousteauren dizipuluak eta miresleak dira. Lurra eta itsasoa, gastronomia eta bizitza ona maite dituzte. Egun batean, Euskal Herriko leku eder batean, mahai baten inguruan eserita, onddo nahaste bat, bakailao bat pin pin erara eta txakolin botila batzuk dastatu ondoren, gora etorri eta dokumentalista zientifiko, batzarkide eta urpekari bihurtzea amesten dute. Horretarako, OLATUA abenturaren arima dute, Mediterraneoan nabigatzera eramango dituen belaontzia. Hau da Nerea, Fernan eta Xavi eta hiru itsasargien istorioa”.
Hauek dira gaur emango dituzten lanak:
Raja Ampat. Sea of Hope - Rodrigo Echeverri
The magic triangle - Alfred Schaschl
Beneath The Blue. Watamu. Turtle Reef - Shazaad Kasmani
La Moneda - Manuel Blasco Medina
Mangroves of Raja Ampat - Matthias Michael Edling
Rolling in the Deep - Southern Australia - Dustin Adamson
Above & Below - Antonia Maria Josefine Ackermans
Sunken Treasures of Love - Andreas Schumacher