Hiru landa-bide asfaltatzeko lanak hasiko dira datorren astean
2023/11/02
11:12
eta kitto!
Eibarko Udalak hiru landa-bide asfaltatuko ditu. Lehen fasean, datorren astean hasiko dena, Arrateko errepidea eta Agirreazpikoa baserriarekin lotzen duen pistaren bi zati asfaltatuko dira; eta bigarrenean, Sosola eta Aritxulueta lotzen dituen pista.
Lehen fasean, zehazki, asfaltatze-lanak Arrateko errepidearen eta Mandiolagainekoa baserriaren arteko zatian, eta Azpiri eta Agirreazpikoa baserrien arteko tartean egingo dira, eta baita pistaren hainbat adarretan ere. Guztira, 3.650 metro izango dira.
Bigarren fasean, lanak Sosola eta Aritxulueta baserriak lotzen dituen pistan eta Ermuko adarraren egingo dira, eta baita Sosolarako bidean ere, zubiaren ondoren dagoen zati asfaltatuan. Lan hauek proiektu-fasean daude gaur egun, eta lanak azaroan lizitatzea espero da.