Hiru pelikula berri asteburuko Coliseoko zine karteldegian

“Vivir el momento”, “Babygirl”, “La semilla de la higuera sagrada” eta “El juicio del perro” filmak egongo dira ikusgai
Hiru pelikula berri asteburuko Coliseoko zine karteldegian
2025/01/17 10:20
eta kitto!

Aurreko astetik karteldegian dagoen John Crowleyren “Vivir el momento” filmarekin batera, Halina Reijn-eren “Babygirl”, Mohammad Rasoulofen “La semilla de la higuera sagrada” eta Laetitia Dosch-en “El juicio del perro” pelikulek osatuko dute asteburukoa. Dena dela, asteburu honetan proiekzio gutxiago eskainiko dira, Antzokiak bi ekitaldi jasoko baititu zapatuan eta domekan. “Babygirl” komediak 1 Aretoa hartuko dute, “La semilla de la higuera sagrada” dramak 2 Aretoa, eta familian ikusteko aproposa den “El juicio del perro” abenturazkoa oraingoan Antzokia laga eta 2 Aretora pasatuko da.

Pelikulen iraupenari dagokienez, "La semilla de la higuera sagrada" luzeagoa denez, ordu erdi aurreratuko dute zapatuko emanaldian.