Hizkuntzak praktikatzeko taldeetarako izen-ematea zabalik
2015/01/07
00:00
eta kitto!
Juan San Martin liburutegiak mintza-praktika programa jarriko du martxan berriz ere, ingelesa (Meetings at the Library) eta frantsesa (Réunions dans la Bibliothèque) lantzeko. Urtarriletik maiatzera bitartean burutuko dira saioak, astean behingo maiztasunarekin (19.00etatik 20.30etara) eta horiek dinamizatzen Odei Irigoien ibiliko da. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 8tik 14ra bitartean eman beharko du izena, zuzenean liburutegian edo, bestela, liburutegiaren blogean horretarako prestatu duten inprimakia beteta. Saioekin urtarrilaren 19an hasiko dira.