Hodei Ezpeleta bigarren izan da beste behin Euskal Herriko Txapelketan
Domekan, azaroak 2, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa jokatu zen Azkoitiko Gurea pilotalekuan eta Iker Vicentek eraman zuen txapela. Laugarrena Otsagabiakoarentzat. Hodei Ezpeleta ‘Bihurri’, bestalde, bigarren postuarekin konformatu behar izan zen beste behin, baina ezer gutxi egin ahal izan zuen nafarraren nagusitasunaren aurrean.
Lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko ahalik eta azkarren moztu behar zituzten aizkolariek, eta Vicentek hasieratik hartu zien aurrea lehiakideei. Horrela, amaieran, 39 minutu eta 46 segundoko marka ezarri zuen txapeldunak, Hodei Ezpeletari lau minutuko aldea ateraz, honek 43 minutu eta 47 behar izan zituelarik. Hirugarren Mikel Larrañaga izan zen (44:09), laugarren Txikia IV.a (45:42), bosgarren Julen Gabirondo (48:05) eta seigarren Xabier Zaldua (48:38).