Hodei Magoak girotuko du Ipurterre lehiaketako sari-banaketa eguaztenean
                
                    2019/05/09
                    11:49
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Atzo jakinarazi zituzten aurtengo Ipurterre lehiaketako irabazleak: Oihernart Agirre Ferreira (LH 1-2, La Salle Isasi), Libe Teruelo Alonso (LH 3-4, San Andres), Nahia Jauregi (LH 5-6, J.A. Mogel), Aiora Goitandia Anitua (DBH 1-2, Eibar BHI) eta Maddi Sarasua (DBH 3-4, Eibar BHI). …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako lehiaketako irabazleei saria emateko ekitaldia datorren astean, eguaztenean egingo da, 10:00etan Hezkuntza Esparruko aretoan eta joaten direnek Hodei Magoaren ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute.