Hondamendiaren laugarren urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin zen atzo Eitzagan

Hondamendiaren laugarren urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin zen atzo Eitzagan
2024/02/05 10:06
eta kitto!
Zaldibar Argituk antolatuta, atzo eguerdian ekitaldia egin zen Eitzagan, orain dela lau urte, zabortegia amildu zenean gertatutako hondamendia gogoratzeko. Txalapartarekin hasi zen urteurren-ekitaldia, eta ondoren dantzariak aritu ziren hondamendia gogoratzeko eskulturaren aurrean, eta lore eskaintza egin zuten. Jarraian, Zaldibar Argituko ordezkari batek plataformaren oharra irakurri zuen, eta Eitzagako bizilagun batek auzokoen izenean egin zuen berba. Amaitzeko, bildutakoek osatutako koplak abestu zituzten.

ARGAZKIAK: ZALDIBAR ARGITU.

IMG-20240204-WA0007