Horma-irudiak birziklatutako latekin sortzeko herritarren laguntza eskatu dute
Erabilitako latak biltzeko edukiontziak ipini dituzte herriko hainbat tokitan.
2024/04/25
19:33
eta kitto!
Debegesak eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak, Eibarko Udalarekin lankidetzan, Latia emon! izeneko ekimena antolatu dute. Asmoa lata birziklatuetatik horma-irudiak sortzea da, ondoren, ekainaren 5ean Untzagan erakusteko. Hori dela eta, hilabete honetan hasi dira latak biltzen, baina oraindik 3.000 lata falta zaizkie, eta herritarrei laguntza eskatu diete. Latak biltzeko edukiontziak ere jarri dituzte: Isasi eta Jardiñetako institutuetan; Legarre, Txaltxa Zelai eta Barrenako fruta-dendetan; Maria Ospitxalen (Calbeton kalean); Egogain eta San Andres zaharren egoitzetan; Amaña, Arrateko Andra Mari eta Urkizu ikastetxeetan; eta Armeria Eskolan.