Hortzmuga taldeak kale-antzerkia eskainiko du bihar
2023/09/15
12:10
eta kitto!
Bihar arratsaldean, 18:00etan, “Agurea, urpekaria eta itsasoa” izeneko antzezkizuna eskainiko du Hortzmuga taldeak, Untzagan. Izpiñe Sotok zuzendutako lan honetan Aroa Blanco, Iñaki Aguinaga eta Alex Antunez aktoreek egiten dute lan. Saioak ordubeteko iraupena dauka eta euskaraz izango da. Egileen arabera, “ikasketa pertsonalean eta tolerantzian oinarritutako abentura kontatzen da, familia osoarentzat eta umorez josia. Bigarren aukerei, itsasorako hondakin-isurketei eta adingabeek sare sozialetan duten esposizio arriskutsuari buruzko istorioa da”.