Howdy taldearen kontzertua Koskorren

Howdy taldearen kontzertua Koskorren
2013/11/21 00:00
eta kitto!

Barixaku gauerditik aurrera Howdy taldeak kontzertua emango du Koskor tabernan. Sandra Lazaro abeslaria bilbotarra da, baina gainontzeko taldekide guztiak donostiarrak dira: Gorka Arranz (gitarra eta banjoa), Jon Anton Zapirain (bajoa eta gitarra), Julen Maestro (perkusioa) eta Alex Arrue (harmonika). Taldeak country-folk estiloko musika egiten du eta gaurko kontzertuan genero horretako abesti klasikoak eskaintzeko asmoa daukate. Betiko lez, sarrera librea eta doan izango da.