Pelikulak telefono mugikorrean, tabletean eta telebistan (smartTV) ikustea eskuragarri dago jada eLiburutegia-ko erabiltzaileentzat

Pelikulak telefono mugikorrean, tabletean eta telebistan (smartTV) ikustea eskuragarri dago jada eLiburutegia-ko erabiltzaileentzat
2024/01/17 13:53
eta kitto!
Eibarko liburutegitik azaldu dutenez, filmak online ikusteko doako zerbitzua, eFilm, eskuragarri dago jada eLiburutegian. Pelikulak telefono mugikorrean, tabletean eta telebistan (smartTV) ikusi ahal izango dira doan  eLiburutegiko betiko erabiltzaile eta pasahitzarekin.

App berri bati esker, eFilmen eduki osoa edonondik ikusi ahal izango duzue, betiere online. Sartzeko, dagokion app-a (eFilm) bilatu eta deskargatu behar da zuen gailuetan. App-a mugikorrean edo telebistan deskargatu ondoren, nahikoa da saioa hasi eLiburutegiko betiko erabiltzaile eta pasahitzarekin.