Hypermotion Ligako Eibar gaur hasi da domekako partidua prestatzen

Domekan irabazi ezkero, eta Leganesek galtzen badu, 1. Mailara igoko luke talde armaginak
Hypermotion Ligako Eibar gaur hasi da domekako partidua prestatzen
2024/05/29 10:17
eta kitto!

Lau entrenamendu-saio geratzen zaizkio Joseba Etxeberriaren taldeari domeka arratsaldean, 18:30etik aurrera, Ipuruan Real Oviedoren aurka jokatu beharreko partidua prestatzeko. Horrekin amaituko dute Liga eta, irabazi ezkero, eta Leganesek galtzen badu, 1. Mailara igoko luke talde armaginak. Gauzak, dena dela, ez daude erraz Eibar-entzat, eta seguruenik igoerako promozioa jokatzea egokituko zaio taldeari.

Lan-saioak honakoak izango dira: gaur, bihar eta etzi, 11:00etan hasita, Atxabalpen, Ipuruan (ateak itxita) eta Ipuruako Anexoan, hurrenez hurren. Zapatukoa, azken entrenamendua, arratsaldeko 16:00etan egingo dute Atxabalpen, ateak itxita direla.